XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lezo

Antzerki jaia.

- Egunak laburtzen asi zaizkigu, ondotxo ere, eta gure antzezlari mutillak, negu aroko sayoketari buru belarri ekin diote igande arratsaldeak jendeari aldan ondoen igaro arazitzeagaitik eta, baita Aberri alde zerbait egiteagatik ere.

Ez diegu beiñe tokirik eman bear.

Antzerki bat len egiña edo ikusia ba da, antzerki ori len ere ikusia nauk, eta ezdiat, berriro ikusi bearrik, ori ez.

Lenago ikusitako antzerkia ikusi dezula ta, ez bazoaz batzokira, abertzale piña ezotezean zalantzan uzten gaituzu.

Antzerki-jaiak, ez dira gure begien jolasetako bakarrik izaten, baita abertzale guzti-guztiok orren bidez, elkartu, itxartu, bildu eta Aberri maitearen arazoatzaz itz egiteko ere.

Antzerki-jai bat, danian ba, abertzale guztiok bildu bear gera, eta ea datorren igande ontan dan danok ikusten zaituztegun, antzerki-jai eder auxe ikustera etorrita.

Etortzen ba zera ara zer ikusiko dezun, 6'tan asiko da, Neskazar .

Iru ataleko antzerki parreragillea.

Anastaxio.